Elkartearen itxiera

Jakinaren gainean egongo zarete dagoeneko elkarte gastronomikoak ixteko agindua argitaratu zela pasa den ostiralean Euskadiko aldizkari ofizialean (Osasun Saila  4448 8.7 Atalean). Honen ondorioz hauek dira zuzendaritzatik abian jarri ditugun neurriak: 1. Elkarteko jangela eta sukaldea Tabernariaren esku geratuko dira. Aginduan ostalaritza jardueretako barne edukierak %50-era murrizten direnez, tabernariari laguntzatxo Read more

Tiñelu armarria

ELKARTEAREN ETA TABERNAREN IREKIERA

Datorren asterako baimena jasoa izatea espero dugu. Pasa den astelehenean jaso genituen elkartea eta taberna ixteko Osalanen eta Eusko Jaurlaritzaren aginduak. Bertan, tabernako langileetako batek positibo eman izanaren ondorioz, behin-behineko itxiera eskatzen da batetik, osasun neurri gisara (behean agiria erantsita), birusaren transmisioa eteteko asmoz.

Lasaitasun deia: tabernaren inguruan azaldutako positiboei buruz

Donostian izan den COVID-19 agerraldi esanguratsuak adarrak tabernara iritsi ote diren zantzuek eragindako ziurgabetasunak eta azken egunetako gertakarien harira, honako hau argitu nahiko genuke:Dakizuen bezala, prebentzio modura, taberna eta elkartea behin-behinean ixteko erabakia hartu genuen astelehenean bertan. Ondorengo egunetan badaezpadako desinfekzio sakonerako neurriak martxan jartzeaz gain, kutsatzearen egiaztapena burutzeko frogen Read more

ELKARTEA ETA TABERNA BEHIN BEHINEAN ITXITA COVID-19 PREBENTZIO NEURRIAK DIRELA ETA

Taberna eta elkartea behin-behinean itxita egongo dira ondorengo egunetan, tabernariak, COVID-19aren agerraldia izan den leku batetan egon zela eta, burutu beharreko frogen emaitzak jakinarazi bitartean behintzat. Gure partetik eskerrak eman nahi dizkiogu bere jakinerazpen azkarra eta jarrera arduratsuagatik. Osasuna eta eperik motzenean aktibitatea berreskuratzea opa diogu. Se decreta el cierre Read more