Jakinaren gainean egongo zarete dagoeneko elkarte gastronomikoak ixteko agindua argitaratu zela pasa den ostiralean Euskadiko aldizkari ofizialean (Osasun Saila  4448 8.7 Atalean).

Honen ondorioz hauek dira zuzendaritzatik abian jarri ditugun neurriak:

1. Elkarteko jangela eta sukaldea Tabernariaren esku geratuko dira. Aginduan ostalaritza jardueretako barne edukierak %50-era murrizten direnez, tabernariari laguntzatxo bat emateko modua litzateke honakoa. Elkartea txukun txukun entregatu diogu tabernariari, berriz ere irekitzea baimentzerakoan utzi bezain garbi itzuli beharko digularik. Jarraipena bodegariek burutuko dute.

2. Sukaldea soilik tabernariak erabili ahal izango du. Bodega hutsik dago eta elkarteko sarraila aldatuta dago.

3. Jangela tabernaren eremua da. Bertako mahaiak tabernaren  erabiltzaileei irekitzen zaizkie. Hori bai, elkarteko bazkideok jangelako mahaien erreserbak burutu ahal izateko eskubidea izango dugu, horretarako 24 orduko aurretiaz tabernariarekin adostuz gero.

4. Ibai Ondoko aretoa eta jangela itxita daude. Bertan egiten diren kirol  eta txaranga jarduera bertan behera geratzen dira. Ibai Ondoren erabilerarako eskaerarik ez da onartuko.

Egoera lehenbailehen aldatzea espero dugu guztion osasunaren mesedetan. Bien bitartean zuzendaritzan lanean jarraituko dugula adieraziz, barkatu eragozpenak. Edozein zalantza edo harremanetarako badakizue non gauden.

Aurrera Lezo!  

Aurrera Tinelu!

Zuzendaritza

Categories: COVID-19Elkartea

0 Comments

Utzi erantzuna

Avatar placeholder

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude