Tiñelu armarria

ELKARTEAREN ETA TABERNAREN IREKIERA

Datorren asterako baimena jasoa izatea espero dugu. Pasa den astelehenean jaso genituen elkartea eta taberna ixteko Osalanen eta Eusko Jaurlaritzaren aginduak. Bertan, tabernako langileetako batek positibo eman izanaren ondorioz, behin-behineko itxiera eskatzen da batetik, osasun neurri gisara (behean agiria erantsita), birusaren transmisioa eteteko asmoz.

INFORMAZIOA ETA DESINFORMAZIOA

Informazioaren garaian asko ikasteko? ala asmo txarrez eginiko prentsaren erakusgarri? Norberak atera ditzala ondorioak. UDALA: https://oarsoaldea.hitza.eus/2020/08/28/tinelun-azken-egunetan-izan-direnei-pcr-proba-egin-dezatela-eskatu-die-alkateak/ UDALA: https://www.diariovasco.com/oarsoaldea/lezo/ayuntamiento-llama-clientes-20200829002410-ntvo.html BILDU LEZO: https://oarsoaldea.hitza.eus/2020/08/29/lezoko-eh-bildu-gaur-gaurkoz-osasun-sailetik-ez-da-jaso-gomendio-edo-agindurik-tinelun-izan-direnek-pcr-proba-egiteko/

‘TXALS’ BETI GOGOAN

Karlos Lasa Galparsoro gure elkartekidearen heriotzaren albiste beltza jaso genuan iragan asteburuan. Gure besarkadarik beroena familiari eta laguneri. Irripar bizi bihurri horrek dantzatu ditu herrian makina vals, lanerako izan dituen bezala sobera galtz. Eskertza besterik ez dugu, betirako ‘Txals’. Zuzendaritza