Bazkideak
JANGELA ETA SUKALDEKO ERABILERA IRIZPIDEAK (Covid19)
Erabiltzaileok egoera honetan ditugun zalantzak argitze aldera, gogorarazle bat. Elkarteko ordenagailuaren txokoa egokitu dugu zuzendaritza eta bazkideak gerturatzeko. Bertan eskuragarri daude argibide agiriak. Ez ahaztu Barne Arautegi bat badugula ere, hauek osatzera datoz irizpide hauek:
Garagardo festa
Lezoko garagardo festa bertan behera
Egungo egoera ikusita, aurtengo Lezoko garagardo festa bertan behera uztea erabaki dugu. Erabateko lehentasuna da guretzat parte hartzaile eta bolondresen osasuna bermatzea, eta gaur-gaurkoz ezinezko zaigu hori ziurtatzea.
Elkartea
HURRENGO SANTAKRUTZ-ETARAKO GOGOZ!
Iritsiko da behar bezala ospatzeko eguna. Aurten herritarren gehiengoaren jarrera arduratsua azpimarratu nahi genuke. Tabernaren eta elkartearen erabilera txalogarriak izan dira. Mila esker guztioi! Gora herria! Aurrera Tiñelu!
Bazkideak
ELKARTEAREN ETA TABERNAREN IREKIERA
Datorren asterako baimena jasoa izatea espero dugu. Pasa den astelehenean jaso genituen elkartea eta taberna ixteko Osalanen eta Eusko Jaurlaritzaren aginduak. Bertan, tabernako langileetako batek positibo eman izanaren ondorioz, behin-behineko itxiera eskatzen da batetik, osasun neurri gisara (behean agiria erantsita), birusaren transmisioa eteteko asmoz.
COVID-19
Lasaitasun deia: tabernaren inguruan azaldutako positiboei buruz
Donostian izan den COVID-19 agerraldi esanguratsuak adarrak tabernara iritsi ote diren zantzuek eragindako ziurgabetasunak eta azken egunetako gertakarien harira, honako hau argitu nahiko genuke:Dakizuen bezala, prebentzio modura, taberna eta elkartea behin-behinean ixteko erabakia hartu genuen astelehenean bertan. Ondorengo egunetan badaezpadako Read more
Sailkatu gabea
INFORMAZIOA ETA DESINFORMAZIOA
Informazioaren garaian asko ikasteko? ala asmo txarrez eginiko prentsaren erakusgarri? Norberak atera ditzala ondorioak. UDALA: https://oarsoaldea.hitza.eus/2020/08/28/tinelun-azken-egunetan-izan-direnei-pcr-proba-egin-dezatela-eskatu-die-alkateak/ UDALA: https://www.diariovasco.com/oarsoaldea/lezo/ayuntamiento-llama-clientes-20200829002410-ntvo.html BILDU LEZO: https://oarsoaldea.hitza.eus/2020/08/29/lezoko-eh-bildu-gaur-gaurkoz-osasun-sailetik-ez-da-jaso-gomendio-edo-agindurik-tinelun-izan-direnek-pcr-proba-egiteko/
Bazkideak
‘TXALS’ BETI GOGOAN
Karlos Lasa Galparsoro gure elkartekidearen heriotzaren albiste beltza jaso genuan iragan asteburuan. Gure besarkadarik beroena familiari eta laguneri. Irripar bizi bihurri horrek dantzatu ditu herrian makina vals, lanerako izan dituen bezala sobera galtz. Eskertza besterik ez dugu, betirako ‘Txals’. Zuzendaritza
COVID-19
ELKARTEA ETA TABERNA BEHIN BEHINEAN ITXITA COVID-19 PREBENTZIO NEURRIAK DIRELA ETA
Taberna eta elkartea behin-behinean itxita egongo dira ondorengo egunetan, tabernariak, COVID-19aren agerraldia izan den leku batetan egon zela eta, burutu beharreko frogen emaitzak jakinarazi bitartean behintzat. Gure partetik eskerrak eman nahi dizkiogu bere jakinerazpen azkarra eta jarrera arduratsuagatik. Osasuna eta Read more







