Tiñelu armarria

ELKARTEAREN ETA TABERNAREN IREKIERA

Datorren asterako baimena jasoa izatea espero dugu. Pasa den astelehenean jaso genituen elkartea eta taberna ixteko Osalanen eta Eusko Jaurlaritzaren aginduak. Bertan, tabernako langileetako batek positibo eman izanaren ondorioz, behin-behineko itxiera eskatzen da batetik, osasun neurri gisara (behean agiria erantsita), birusaren transmisioa eteteko asmoz.

Lasaitasun deia: tabernaren inguruan azaldutako positiboei buruz

Donostian izan den COVID-19 agerraldi esanguratsuak adarrak tabernara iritsi ote diren zantzuek eragindako ziurgabetasunak eta azken egunetako gertakarien harira, honako hau argitu nahiko genuke:Dakizuen bezala, prebentzio modura, taberna eta elkartea behin-behinean ixteko erabakia hartu genuen astelehenean bertan. Ondorengo egunetan badaezpadako desinfekzio sakonerako neurriak martxan jartzeaz gain, kutsatzearen egiaztapena burutzeko frogen Read more

ELKARTEA ETA TABERNA BEHIN BEHINEAN ITXITA COVID-19 PREBENTZIO NEURRIAK DIRELA ETA

Taberna eta elkartea behin-behinean itxita egongo dira ondorengo egunetan, tabernariak, COVID-19aren agerraldia izan den leku batetan egon zela eta, burutu beharreko frogen emaitzak jakinarazi bitartean behintzat. Gure partetik eskerrak eman nahi dizkiogu bere jakinerazpen azkarra eta jarrera arduratsuagatik. Osasuna eta eperik motzenean aktibitatea berreskuratzea opa diogu. Se decreta el cierre Read more

Post-covid19 tabernaren irekiera.

Maiatzak 25ean irekiko da Tiñelu tabernaren terraza zerbitzua. Beharrezkoak diren osasun arauak errespetatuz jarriko da martxan terraza eta barruko zerbitzua. Ongi etorriak izango zarete denak! Ez ahaztu kontrakoa jakinarazi bitartean elkarteak itxita jarraituko duela. Asteburu honetan irekitzeko baimena sorpresaz jaso arren, berme guztiekin ireki ahal izateko bilerak eta prestakuntzak egin Read more