Datorren asterako baimena jasoa izatea espero dugu

Pasa den astelehenean jaso genituen elkartea eta taberna ixteko Osalanen eta Eusko Jaurlaritzaren aginduak. Bertan, tabernako langileetako batek positibo eman izanaren ondorioz, behin-behineko itxiera eskatzen da batetik, osasun neurri gisara (behean agiria erantsita), birusaren transmisioa eteteko asmoz. Bestetik, irekiera baimentzeko baldintzak zeintzuk diren zehazten dira:

– Taberna irekiko luketen langile ez kutsatuen zerrenda.

– Lokalaren desinfekzioa burutu izanaren ziurtagiria

Honen aurrean, honako adierazi nahi dugu:

1. Itxiera aginduan ez da inongo agerraldiren aipamenik egiten eta gure datuen arabera elkartearen inguruko jendartean transmisioak ez du ia eragin eta guztiz kontrolatuta dago. Tabernarien eta elkartearen erabiltzaileon jarrera eta jarduera zuzena eta ezinbestekoa izan da egoera kontrolpean izateko. Honengatik zorionak eta mila esker guztioi!

2. Elkartea eta taberna jarduera berdina izanik, bietan bete behar dira irekiera baldintzak. Gaur bertan aurkeztuko dira langile ez kutsatuen zerrenda (atzo jasotako PCR NEGATIBOAK) eta Zubitxo 2-ko lokal osoaren desinfekzio ziurtagiria. Azken hau elkarteko garbitzaileak burutuko du eta elkarteak ziurtatuko du. Elkarteak egoera honetarako duen kontingentzia planari jarraituz. Langileak lan hauek burutzeko aldez aurretik formatuta zegoela ere adierazi nahi genizueke.

3. Abuztuaren 24tik, behin-behineko prebentzio itxiera  burutu zenetik, sorturiko alarma egoera eta zalaparta normaltzat jotzen dugu. Egoera hau guztiontzat da berria eta urduritasuna sortzea naturala dela deritzogu. Osasun larrialdi hau gure artean luzerako egongo dela jakinik, etorkizunean gerta daitezkeen antzerako kasuetarako ikasgai honetatik ondorioak ateratzea ezinbesteko dela ikusten dugu, kudeaketa hobeagoak burutze aldera, herri mailako COVID-19 batzorde baten eraketa begi onez ikusten dugularik.

Amaitzeko, besarkada bero bana bidali nahi diegu etxean konfinatuta, gaixo ala ez, zaudeten guztioi. Oraingo mezu positiboak balio dezala adi eta arduratsu jarraitzeko.

Mila esker guztioi

Aurrera Tiñelu!


0 Comments

Utzi erantzuna

Avatar placeholder

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude