
Astea albiste tristearekin hasi dugu. Mikel Arrizabalaga elkartekide sortzailea eta Lezoko alkate izandakoa zendu da. Familiarekin bat egin nahi genuke momentu zail hauetan. Besarkadarik beroena!
Elkarteari emandako guztia eskertu besterik ez dugu. Bide batez Asteburuan zendutako Jose Agustin Recaola Landa “Txindo” bazkide ohi sortzailea ere omentzeko baliatu nahi genuke momentua. Gorazarre bazkide sortzaile eta ekintzaileei.
Elkarteak 3 dolu egun izendatu ditu.
Betirako elkartekide!
0 Comments