Ohorezko Bazkidetza Kanpaina abian jarri dugu, urte luzeetan lanean aritu zarenoi nolabaiteko eskertza burutzeko asmoz. Oinordekotzen eta transmisioen bitartez elkarteak luzaroan biziraun dezan tresna da honakoa.
- 10 urtez gutxienez elkarteko bazkide izanik eta jubilatu zaretenok eskualdatzea (Barne arautegiko 5.3.4 Oinordekotza atala) burutuz gero eskuratu ahalko duzuen izaera berezia da.
- Kuota dohain izango duzue eskubide eta ardura guztiak mantenduko zaizkizuelarik. Zuzendaritzan ez sartzeko eskubidea izango duzue gainera.
- Ohorezko bazkidetzak ohiko zein ezohiko batzar orokorretan onartuko dira. Aldez aurretik bazkideek zuzendaritzari egin beharko diozue eskaera idatziz (bete eskaera inprimakia horretarako eskaerak atalean) eta zuzendaritzak baldintzak betetzen direla egiaztatuz batzar orokorrera eramango dugu. Bertan izendapena jasoz gero, urte horretan egingo den “elkarte bazkarian” ohorezko gonbidatua izango zarete.
Anima zaitez gazte! aukera paregabea duzu elkartekide izateko sarrera kuotarik ordaindu gabe. Zure ekarpenekin etorkizuneko Tinelu berria egingo dugu.
Informazio gehiagorako jarri zuzendaritzarekin harremanetan info[abildua]tinelu.eus

Elkartearengatik lan egin duzuen guztioi, mila esker!! Gaur egun duguna zuei esker da.
0 Comments