2020 urtearen lehenengo egunak igarota, eguberritako apaingarriak hurrengo urterarte jasoak ditugula, berriz ere normaltasunera itzultzeko garaia da. Asmo eta ilusio berriz eguneroko jardunera itzulirik, iragan 2019ko balantzea egiteko ordua da iada.
Pasa den asteartean zuzendaritza bileran adostu genuenez, BAZKIDEON BATZAR OROKORRA OTSAILAK 29 LARUNBATA, GOIZEKO 10:00ETAN IBAIONDON izango dugu. 15 egun lehenago gai zerrenda igorriko dizuegu, berau prestatzearekin batera zuzendaritza erdiaren berrikuntza burutzeko denbora beharko dugulako. Esan beharrik ez dago garrantzitsua dela zuen partehartzea.
Bestetik, deialdi honekin batera, beste deialdi baterako aukera baliatu nahi genuke. Dakizuenez, iaz TINELU ETORKIZUNEAN prozesua abiatu genuen elkartearen bilakaeraren inguruan hausnartzeko. Prozesua oraindik berde dagoen arren, hasiak gaude behintzat eta aurtengoa da bultzada eman eta oinarriak finkatzeko urtea. Horretarako, OTSAILAK 1 LARUNBATA 9:30TAN IBAIONDON egin dugu hitzordua. Lanerako prest bazaude eta hausnarketa prozesurako bide orria finkatzen lagundu nahi baduzu, ongi etorria izango zara. Nahi izanez gero, email honi erantzunda, erreferentzia gisara erabiltzeko, gai honen inguruan proposatu den bide orri bat bidaliko genizueke.
Bi hitzordu hauek jakinarazita, dagoeneko datozen 3 hilabeteko kuota sortaren kobrantza burutzeko agindua eman dugula jakinarazi nahi genizueke. Datorren astearte 14tik aurrera burutuko litzateke. Edozein arazo izatekotan jakinaraztea eskatuko genizueke.
Bestetik gabe, mila esker eta laister arte.
Zuzendaritza


0 Comments

Utzi erantzuna

Avatar placeholder

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude