| – Gehienezko edukiera 40 pertsonakoa izangoa da. |
| – Jangelan distantziamendua mantendu beharko da. 4. MAHAIA kendu dugu. Mahaiak mugitu eta elkartu daitezke momentuan momentuko legediak ahalbidetzen duen kopuruen arabera. Ezin dira inolaz elkartetik atera. Hasieran bezala utzi beharko dira mahaiak amaieran. |
| – Gune elkarbanatuetan (sukaldea, frigorifikoetan, beheko eta goiko arraskan…) bazkidea sar daiteke soilik. Jangelako mahaietan eserita egon behar da ahalik eta mugimendu txikienak sor daitezen. |
| – Sukaldean ez dago trapurik ezta amantalik ere ez. Erabiltzailek ekarri beharko dituzte. |
| – Eremu elkarbanatuetan musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Sukaldean gehienezko edukiera: 4 sukaldari (tabernaria barne). Behar izanez gero erabilera txandak adostea erabiltzaileen ardura izango da. |
| – Sukaldeko tresneria elkarbanatua: Erabili eta garbitu hurrengoarentzat. |
| – Jangelan mahai eta esku zapiak paperezkoak izango dira soilik. Oihalezkoak ez daude eskuragarri. |
| – Ibai-ondoko jangela erabiltzeko eskaera egin behar da beti, astebete lehenago gutxienez. |
| – Merendolak Ibai-ondon egingo dira. Astean zehar egin daitezke soilik eta 10€ ordaindu beharko dira talde bakoitzeko. |
| – Talde handiek Ibai-ondo lehenetsi behar dute, elkarteko mahaiak talde txikientzat lehenetsiko dira. |
| – Otorduak amaitzean mahaiak, aulkiak eta helduleku ezberdinak desinfektatu beharko dira. |