Ilusioz beteta hasi genuen urtea, VIII. Garagardo festa antolatzeko gogotsu; alabaina, ditxosozko COVID-19 birusak hankaz gora jarri dizkigu aurreikuspen guztiak. Dagoeneko ez gaude itxialdian, baina birusak gure artean jarraitzen du eta kontuan izan behar ditugu honek ekar ditzakeen ondorio larriak.

Hau horrela, eta egungo egoera ikusita, aurtengo Lezoko garagardo festa bertan behera uztea erabaki dugu. Erabateko lehentasuna da guretzat parte hartzaile eta bolondresen osasuna bermatzea, eta gaur-gaurkoz ezinezko zaigu hori ziurtatzea.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkizuegu azken zazpi urteetan gurekin lanean aritu zareten guztioi. Bai baitakigu, zuei esker egin dugula festa hau herritik eta herriarentzat.

Zaindu gaitezen eta zaindu ditzagun ingurukoak. Datorren urtean ukondotxo eta garagardo artean egingo dugu topa.

Gora Lezo!


0 Comments

Utzi erantzuna

Avatar placeholder

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude