Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun larrialdia dela eta, gaurtik elkartearen behin behineko itxiera osoa burutu dugu. Elkartea ezingo da ezertarako erabili agintariek debekua mantentzen duten bitartean eta zuzendaritzak irekiera jakinarazten duen bitartean. Elkartean sartzeko baimena garbitzaileak eta zuzendaritzak izango dute soilik. Larunbatetik bodega eta despentsa osoa hustuta daudela adierazi nahi genizueke.
Elkarteko eta Ibai-ondoko sarrerak guztiz debekatuak egongo direla berretsiz, EZIN IZANGO DA HAUETARA SARTU ERE EGIN, bietako sarrailak aldatuak izango direla ohartarazi nahi zaituztegularik. Elkartekoa behin-behinean eta Ibai-ondokoa behin betiko. Inork justifikaturiko arrazoiren batengatik sartzea beharko balu zuzendaritzarekin jar dadila harremanetan. Neurri hauek beharrezkoak ikusten ditugu debekua bermatu ahal izateko.
Ibai-ondoko sarraila behin betiko aldatuko da. Bertako ohiko erabiltzaile zein erabiltzaile taldeek, zuzendaritzarekin harremanetan jarri beharko dute erabilera hitzarmen baten eskaera egiteko. Neurri honek Ibai-ondoren erabilerak kontrolatzea eta mantentze-lanen (garbiketa, konponketak…) egutegia zehaztea edo koordinatzea dute helburu. Gainontzeko edozein erabilera puntualetarako (jangela, sukaldea, bilera gela, sotoa…) ohi den bezala zuzendaritzari aste beteko tartearekin jakinarazi beharko zaio elkarteko tiraderako (kajoia) eskaera orri bat betez eta buzoian botaz.
Garbitzaileari dagokionez, aste hasieran garbiketa sakona burutzen ariko da. Berau amaitzean, bere egoera zertan geratuko den aztertzen hasiak gara. Neurriak zehaztean jakinaraziko zaizkizue.
0 Comments